XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Birreditatze hau, alde batetik, liburu salerosketako eskaera gatik eta bestetik, Alemaniako ene adiskideen lehiak gatik da.

Memento berean gai beretaz ari ziren obretarik, bi baizik ez dira aipagarriak: Victor Hugo-ren Napoleon le petit eta Proudhon-en Coup d'Etat.

Victor Hugo-k ez ditu egiten coup d'étataren erantzulearen kontrako irain garratz eta asmotsuak baizik.

Gertakaria bera honen lanean, oskarbi batetatik eroriko ximista dirudi.

Honetan, gizon bakar baten indarrezko ekintza bat soilik ikusten du.

Ez da ohartzen honela, tipiagotu beharrean, haundiagotu egiten duela pertsonaia hori, historia unibertsalean parerik ukan ez duen iniziatibarako ahalmen bat emanaz.

Proudhon, bestalde, coup d'étata aurreragoko desarroilo historikoaren emaitza bezala agertzen saiatzen da.

Baina, bere eskuetan, coup d'étataren birrekintza historikoa coup d'étataren heroearen apolojia historiko bilakatzen zaio.

Honela bere burua historialari objetibotzat duten alemaniarren akatsetan erortzen da.

Nik, ordea, nola klase gatazkak Frantzian, personaia arrunt eta farregarri bati heroe rola jokatzen utziko zioten zirkunstantziak kreatu zituen erakusten dut.

Obra honen birlantze batek bere ezagugarri berezia kenduko lioke.

Horregatik molditzeko hutsegiteak zuzendu eta egun ulertuko ez ziren aipamenak kendu besterik ez dut egin.